2007/11/28

Falta jatana faltan dot

Apa peña,
zelan? ni ondo. Gaur barixakua izango balitz bezala da, izan ere, nera lan laneko azken eguna izan da...
Bixar eat etzi Foro Centroamericano batetara goaz, ta barikuan beste tailler bat dakat, beraz, erdi jai! jaja
ba hori guapas, faltan zaituztedala!
pa

2007/11/23

Pitikiak

Bueno bueno,

pitikien lehengo eszizioa izan dugula ikusi dozue ez?

Gure Pitikipetxek, gure orria laga ta bere propioa zabaldu du... hemendik pitikion batasuna dago jokoan!!! (aiaiaia jajaj)

Bueno, azken aldian ez dot asko idatzi egia esan, dana ondo doia, dena den. Baina nekatu nekatuta heltzen naz etxera, izan ere, aspaldian lan dexentekin nabil.

Lan arloan poz pozik nabil, nere jefak gauza super interesanteak egiten dabil, ta ni oin bere itzal bihurtu ta beragaz noa edozein tokira! oso interesgarrixa izaten ari da, jende interesgarri mordua ezagutzen nabil eta proiektuak oso interesagarrixak dira.

gaur egon gara jardunaldi baten eta umeekin lan egiten eben beraiek be, baina etxebizitza arloan be badabiz,,, oso interesgarrixa!

Astelehenian Procuraduria de Derechos Humanos de la República-ra goaiz, lege anteproiektua entregatzera ta azaltzera, hortxe nau gauzak prestatzen, ia holan bixar goiz etorri al nazen etxera. Ia ba!

Asteburuan festa bat dago playan ta igual animatzen naz... ez nabil oso gogotsu nere burua sozializatzeko, baina etxean geratzen banaiz be, seguramente Rakelek lagun batzuk gonbidatuko dituela afaltzera ta horrek oindiño gogo gutxio emoten dezta!

Egixa esan, nabil Rakeletaz pixkat saturatuta.... espero dot laster pasatzea, bestela... ta nere lankide batekin be, Sarakin ez dakat oso harreman gertua, ez dakit, bixak dake puntu bat beti arrazoia izan behar dutela ta edozertaz dakitela eta hobeto eiten dabela, ta horrek nere lekutik ateratzen nau batzutan....

bueno, lasai egon baina, pitikien bezalakorik ez nebala aurkituko banekixan etorri aurretik be!!!

jaja

bueno maitxis, patxo asko asko, noia ia aurkezpena amaitzen doten ta holan bixar lasai ta goiz bueltatzen nazen etxera eguardian!!!

patxo asko asko

2007/11/22

Aurrekoa

Iepala!
badakit bideoa ez dala iksuten barkatu, pisu lar daka ta ez dau lagatzen interneten ipintzen, ia bixar lanera jun aurretik beste berri bat atera ta ipintzen doten!
perezoza perezoza nau oin idazteko, nekatuegi 5.45tan altxatu ondoren...
bixar gehio
pa

2007/11/18

Zuen etxea



Hemen dakazue zuen-gure etxian bideoa.....
patxuak....

2007/11/15

Teknologian aurrera!

Bueno ematen dau asmatu dotela hamen idazten,esan biharra dakat virri esker dala,nola ez!Ba jada hilebete ingot paruan naola ta ondiokan lanik ez!Aurreko astian hasi nintzan CV batzuk botatzen ta interneten ta periodikutan beitzen. Oin dala 2 aste be entrebista bat euki neban Leioan baina erantzunik ez. Bestalde ondiokan lasai nabil ze 6 hilebeteko parua dakat beraz ez naiz hasi behar larritzen bestela... Alde ona ikusita ingelesa ikasi ta kirola eitxeko denbora dakat, martitzenian mutilekin entrenau gendun rugbyxan ta nere sorpresarako earto aguantau neban entrenamentua, ze fisikua zan!Ah!Petxikin eon nintzan ta azkenian astelehenian Chicagora doia!Beraz potoko-pitikien afaixa berakin itxia nahi badou atzeratu in bihako da, berak esan dau nahi badou itxeko bera barik (eskakeatzeko),nahi dozuen bezela.
Hurrengo erronka internetetik virginiari mezua bidaltzea,ia ba!
Patxitooooossssssssssss!!!!!!!!!!!!

2007/11/06

Lan kontuak

Izkin hontatik idazten dizut, azkenaldian bezala,
egia da sasoi honetan, hotza egiten duela (25 graduri hemen fresko deitzen diote, ene!!!!!)
Ba kantuak alde batera lagaz (5 puxtarri kantua norena den asmatzen dabenandako)

Ba poz pozik hasi dot astia... esango dozue pesadita hutsa naizela, baina honezkero denok zenekiten hori ez?

Ba bueno, uste dot nunbaiten komentatu nebal aste honetan bi gauzatxo nahi nituala amaitxu, arlo pertsonalean pisuana (etzi noia ya) ta bestetik ba lan kontuana.
Ba gaur, representantea oso oso lanpetuta dabilenez ta ez dabenez izan oindiño aukera nigaz berba eiteko ba nere jefa edo superbisora izango denangana jun naz ba zer jun naitekeen irakurtzen galdetzera eta tipa super ondo, mordua gauzatxo komentatu deztaz!
Badirudi eta ni ados banau (joder banaola) berak lan eiten doten alor danetan apoiatu ahal dotela, hau da, legegintza arloan eta bakegintza/biolentzia eza/umeen eskubideetan oinarritutako kultura baten eragilean.
hau da A) alde batetik, lege proposamen bat ein da, ume eta nerabeen defentsa integralerako eta orain hilaren 20an entregatzen da eta gero legea aurkezteko denbora hasten da, eta prozesu horretan sartuta egongo naizela dirudi (beste norbaitek ez badu ekiditen...)polita eh? ni behintzat erabat emozionatuta nau!!! hasi naz pixkat legea irakurtzen, ta aurretik zer zeguan....
B)bestalde Familia barneko biolentzia prebentzio eta erantzunan proiektuan egongo nintzan, hau da, género a saco pako! ta kriston proiektu polita da, El Salvadorreko emakumeon institutuakin lan egingo dogu, genero inbestigazio bat be martxan da, kapazitazioak, ta herritara jutea eta familiekin lan egitea eta familiekin berba eitea.... Poz pozik peña!
Gainera aspaldi apuntatu nintzen online kurtso batetarako baietza emon dezte eta hasi naz ta interesante dirudi... ai ai! gaur hanka onez hasi dot astia...
Zuek ze onda? ez dot berri askorik jasotzen eh????

2007/11/03

Turisteo


Hementxe Joya de Ceren gune arkeologikoan aurrian aurki nazakezue....
super turista eh?
nere amama badirudi operaziotik ondo atera dala, nahiz eta hasieran nahiko beltz jarri ei zeban medikuak operazioa, baina 6 ordu eta 3 balbula ikutu eta konpondu ostean badirudi dena ondo dagoela...
Hemendik, dakizuen bezala ondo, disfrutatzen... gaur gune arkeologiko bitan egon naiz, Joya de Ceren delakoa eta ondoren an Andresen,,, super politak biak, gero turisteo gastronomikoakin jarraitu dogu, ta mariscada jan dot, hau da marisko sopa, bi nekorita, langosta txiki txiki bat, ganbak etab, zekan sopak. oso goxua! gainera hori, bi orden de revueltas (tipo tortillak gazta ta lorokoaz)ta cuajada (gazta mota bat da hemen), edariak, ta bakoitzari 7 dolar urten jaku! maravilla!

€Oin gure kaseroa ezagutzera noia, uste dot asteazkenean jun geinkela etxera bizitzera.... kontaukot gero! ta bixar hondartzara goiaz Reitxel ta bixk!
patxuk guapas!