2007/07/31

Bukatu eta hasi


Hilabete bat amaitu dugu bart eta berriari emon diogu hasiera. Argazkian egunarekin gertatzen den bezala.
Buzeo Kit pare bat, olagarroak harrapatzekoak eta barre ta txantxak ere ugariak izan dira.
Badakizue, gauza gitxi dakiguzela ondo eiten,
farrak ta juergak bat,
gure buruaz barre ein bi,
ta hirugarrena,
pitiki ta potokoak zirikatzea....
ala ba, aste motz ona izan, lanean dihardugunak,
besteoi gauza onik ere opa dizuet,
nahiz ta onena, (denbora librea) baduzuen...
Ta bixar asteazkena!!!!
ta afarixa!!!

Tandem


Aspaldiian pareta horien barruan hainbeste ordu pasatzen dodazenez, hemen dakazue ikasle batek bidalitako argazkixa....
Klase multikulti horietako beste bat,
noruegarra, alemana bi, islas feroetako neska bat, estatubatuar bat, ta suitzarra....
italiarrak ez zeban ateratzerik nahi ta argazkia berak ein eban!
ala ba, argazkitxuekin ia berriro ganoraz hasten nazen!
patxitos guapas!

2007/07/30

Jaiak eta gu

Lehen pintxitok esan dit, edo gogorarazi dit, guretzat eta gure osasunerako zenbaterainoko behar ditugun jaiak.
Baliteke.
Baliteke pitikientzat hala izatea, baina azken aldian jaiek ez naute lar motibatzen...
Zahartzen ari naiz akaso.
Burua ez dakit nun dudan. Trenean ordu dexente egiten ditut eta agian horrek, denbora izateak alegia, eta pentsatu nahi ez izanak, pentsatuz gero, zer agertuko denari beldur izateak, ba, ez du laguntzen!
Beraz, jaiak egongo dira, nola ez, baina lehenengo deskantsua....

2007/07/24

Argazkiak


Fotologean ezin dozuenez idatzi (edo behintzat idazteko fotologeko kide egin behar zaretenez, ta ez dirudienez hori egiteko inongo intentziorik duzuenez) ba hementxe jarriko dodaz argazkitxuak, hemen aitzaki gabe idatz dezakezue eta!
ala ba!
abentura berria,
Bloga!