2007/04/29

Bizitza etorri da eta zure begiak ditu

Iepele Pitikitas!
Hementxe nabil, jende guztiak zubixa duen arren, neri bixar lanera jutia tokatzen jatala ta, burua hausten ta lotara ez juteagatik hainbat gauza egiten.
Esan nuen beka deialdia, ez da gure beka... berriro be nere pitikikerietako bat ein dot,,,,
Bestalde ba udaberrixa heldu da eta badirui pitikienganako bizipoza be ekarri dabela.
Afarixa ei dau datorren astian, neu ezin naz jun baina tira, beste baten izango da.
Nere estabilitatea igual berriro be kolakan jartzeo zorian dagoela ematen dau... ai ene!
Bixar sin falta, alde onen ta txarren arteko lista asko ein bihar dodazela ematen dau...
Azkenaldixak aldaketak eta zalantzak ekarri baitizkit...
Lanaren kontuan berriro be zalantzatan nabil...
Uniceferako entrebista nola urtetzen dan ikustera itxarongo dot, baina lan kontua lehen bait lehen konpondu behar dotela uste dot!
Tituluari kasurik ez ein, Sarrin poema baten zatixa da, edo apika titulua ta asko gustatzen jatanez ba jarri ein dot, nahiz ta hemen idatzitakoarekin ezer gutxi zerikusi izan!
paaaa

2007/04/23

Beste aste bat

Beste aste bat eta idatziatakoak garrantzi gehio hartzen dau...
Denboraren kontuetaz mintzatu nintzen eta ordundik, benetako denbora gutxi pasa den arren, aldaketa nabarmenak egon dira.
Beken deialdia atera da, ta etorkizuna gero eta gertuago dakat.
Bidearen beste etapa bat egiteko unea iritsi dela dirudi...

2007/04/13

Denbora

Zahartzen goaz neskak! konturatu gabe jada telebistan agertzen diran pipiolo ta pipiola guztiek gu baino urte gutxio dituzte, kalera (ta are gehio farretan) begiratu ta danak danoninoak dira edo zorte pixkat izanda unibertsitariak, baina guretzat jada txikiak dira, gazteegiak gara nagusi izateko eta nagusiegiak danonina-pipiola izateko, ta nik uste honek bultzatzen gaituela gure bizitzen balorazioak egiten, gure bizitzen norabideak definitzen saiatzea...
Etorkizuna gaur da, gure bizitza zein izango den erabakitzen jun behar gara, nahi duguna... Denbora ta bere orratz geraezinek hemen daudela esan digute eta erabakiak hartzeko ordua denaz ohartu gara...