2007/10/10

Paperak eskatzera jun ta paperak galtzeko zorian egon

Horixe izan da gaur ein dotena.
Duda barik holan laburtuko neuke gaurko egun erdi edota goiza.
Bilbora jun naz, ustez, ti-ta batean paperak egin eta hauek Madrilera bidaltzeko, astelehenean El Salvadorreko kontsulatura eraman zitzaten.
Baina nola ez, administrazioarekin egin dogu topo.
Esan zuenak ez zuela esan behar, esan zidatena ez zela esan beharrekoa, esan ez zidatena esan behar zidatela... EN FIN!
Azkenean buru makur etxera bueltatzerik ez dute guztiz lortu.
Nere super ama agertu baita ta behintzat gaitzik txikienaz itzuli bainaiz Bilbotik....
Horixe ba, hemen ere, Mexikon hartu nuen ohitura berreskuratu beharko dot, hots, paperak egitera juteko egun oso bat minimo galduko dotenaz aurretik mentalizatu, eta jai egunak eskatu.
Berriz ere paperak ez galtzeko,
kontatuko dizuet, badirudi egunotan hainbat paper eskatu behar izango baititut bai hemen, baita han....