2007/04/13

Denbora

Zahartzen goaz neskak! konturatu gabe jada telebistan agertzen diran pipiolo ta pipiola guztiek gu baino urte gutxio dituzte, kalera (ta are gehio farretan) begiratu ta danak danoninoak dira edo zorte pixkat izanda unibertsitariak, baina guretzat jada txikiak dira, gazteegiak gara nagusi izateko eta nagusiegiak danonina-pipiola izateko, ta nik uste honek bultzatzen gaituela gure bizitzen balorazioak egiten, gure bizitzen norabideak definitzen saiatzea...
Etorkizuna gaur da, gure bizitza zein izango den erabakitzen jun behar gara, nahi duguna... Denbora ta bere orratz geraezinek hemen daudela esan digute eta erabakiak hartzeko ordua denaz ohartu gara...